Bi hildako Orion, leherketa baten ondorioz

Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 18:11
Arrantzale kaleko parkean gertatu da leherketa . (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Bi pertsona hil dira Orion, 17:30 inguruan, Arrantzale kaleko parkean. Gizonezko bat eta emakumezko bat dira hildakoak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu egin du gertaera indarkeria matxista gisa ikertzen ari direla.

Gaur arratsaldean bi pertsona hil dira Orion, 17:30 inguruan, Arrantzale kaleko parkean. Hasiera batean tiroketa izan dela uste bazen ere, Ertzaintzak baieztatu duenez, leherketa baten ondorioz hil dira bi lagunak. Ustez gizonezko bat eta emakumezko bat dira hildakoak, eta hipotesi nagusia indarkeria matxista izan daiteke. Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu egin du gertaera indarkeria matxista gisa ikertzen ari direla, Basaurin (Bizkaia) EAJk emandako mitin batean. Ertzaintza ikertzen ari da kasua, eta aurrerago emango dituzte zehaztapen gehiago. Oraintxe aztertzen ari dira eztanda zerk eragin duen.

17:40ean, Ertzaintzaren lau patruila iritsi dira ziztu bizian eremura Larrialdietako abisua jaso orduko, eta eremua itxi dute. Informazio Agentzien arabera, emakumearen gorpua bankuan eserita aurkitu dute, eta gizonarena, berriz, lurrean. Gorpuak dauden gunea ere tapatu dute, ikerketa abiatzeko. Bertan da Ertzaintza gertatukoa argitzeko eremua behatzen.

Udaleko ordezkariak ere eremura bertaratu dira albistea jakin orduko.

Informazio gehiago  jaso ahala, albistea osatuko du hedabide honek.

Arrantzale kaleko parkean gertatu da leherketa. (Andrea Zipitria)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!