Orioko Udalak agerraldia egingo du gaur, herrian jazotako erailketa matxistaren aurrean

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 10:24
Arrantzale kaleko parkean gertatu zen erailketa matxista. (Arnaitz Rubio)

Gaur goizean gaia aztertzeko larrialdi bilera deitu du Orioko Udalak udal taldeekin eta teknikariekin, eta orain minutu gutxi batzuk bertatik jakinarazi dutenez, Orioko Udalak agerraldia egingo du 11:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan. Erakundeak herrian jazotako gertakaria erailketa matxistaren izan dela baieztatu du. Bestalde, Orioko Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur herriko plazan, 19:00etan.

Orioko Udalak agerraldia egingo du 11:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan. Gaur goizean gaia aztertzeko larrialdi bilera deitu du, udal taldeekin eta teknikariekin, eta orain minutu batzuk bertatik jakitera eman dutenez, agerraldia egingo du erakundeak 11:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan. Prentsaurrekoan Udaleko alderdi guztiek adostutako adierazpena irakurriko da.

Gainera, Orioko Udalak baieztatu egin du herrian jasotako gertakaria erailketa matxista izan dela. Hori dela eta, elkarretaratzea deitu du Orioko Mugimendu Feministak gaurko. Herriko plazan izango da, 19:00etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!