Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak kendu ditu kirol portuaren alboko duna eremutik

Andrea Zipitria 2023ko mai. 23a, 11:55

"Jende mordoxka" bildu zen igandean goizetik landare inbaditzaileak erauzteko. Oenethera landare inbaditzailea kendu zuten batik bat, kirol portuaren alboko duna eremutik.

Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak erauzteko topaketa egin zuen igandean, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "jende mordoxka" bildu ziren goizetik, eta hiru orduz ibili ziren landare inbaditzaileak erretiratzen kirol portuaren alboko duna eremutik. Hain zuzen ere, "Oenethera generoko landare inbaditzailea duna zati horretan asko zabaldu da azken urteetan" eta horixe kendu zuten, batik bat.

Udaleko kamioia erabili zuten, baina "hura azkar bete genuen eta bertaratutakoak lanerako gogoz zeudenez, bide bazterretan pilatutako landare inbaditzaileak ere kendu genituen", jakinarazi dute antolatzaileek

Herrio Natur Taldeak eskerrak eman dizkiete bertaratutako guztiei; "esku asko behar dira horrelako ekintza bat egiteko eta laguntzarik gabe ezin izango genuke gauzatu".

(Argazkiak: Herrio Natur Taldea)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!