Gipuzkoako pala egokituko txapelketa irabazi du Joseba Altunak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 27a, 14:30
Joseba Altuna eta Erik Gaton. (Utzitakoa)

Pasa den asteburuan jokatu zuen partida, Erik Gaton bikote zuela. 25-19 gailendu ziren.

Gipuzkoako Pala Egokituko txapelketa irabazi du Joseba Altuna oriotarrak. Pilotariak, Erik Gaton izan du bikote txapelketa guztian, eta pasa den asteburuan jokatu zen finalean ere txukun ibili ziren. Izan ere, garaile izan ziren, partida 25-19 markagailuarekin amaitu ondoren.

Orioko beteranoen futbol taldeak, omenaldia egin zion pasa den igandean, Josebari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!