Irudietan: Emaitza onak lortu ditu Orioko Atletismo Taldeak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 27a, 09:45

Orioko Atletismo Taldeko kideek lan bikaina egin zuten pasa den asteburuan izan ziren  Gipuzkoako hemezortzi urte azpiko eta Master txapelketetan. Bost domina lortu zituzten, hain justu ere.

Asteburuan hainbat lasterketetan parte hartu zuten Orioko Atletismo Taldeko kideek, eta taldeko arduradunak gustura dira lortutako emaitzekin. 

Gipuzkoako hemezortzi azpiko kategoriako txapelketan, Ibai Agirrezabale urrezko domina lortu zuen, Lucia Paradak zilarrezkoa eta Sunai Huegunek brontzezkoa. 

Master txapelketari dagokionez, Kamel Ziani korrikalariak Gipuzkoako 50 urtetik gorakoen errekor berria markatu zuen, eta Espainjiako errekorretik segundu batera geratu zen gainera. Aitor Rubiok ere lan bikaina egin zuen, zilarrezko domina eskuratu baitzuen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!