Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduren eta EAJren ordezkarien lehen balorazioa Orioko udal hauteskundeen emaitzez

Gorka Eizagirre 2023ko mai. 29a, 00:49

EH Bilduko Anuska Esnal alkategaiak eta Olatz Santamaria zerrendakideak eta EAJko Noemi Ostolaza alkategaiak egin dizkiete adierazpenak KARKARAri botoen ehuneko ehuna ezagutu berritan. EH Bilduk hamar zinegotzi eskuratu ditu (sei zituen), eta EAJk, hiru (bost zituen). PSE-EE ordezkari gabe gelditu da.

Gau gozoa ari da izaten hau Orion EH Bildurentzat, eta garratza, berriz, EAJrentzat. Izan ere, sei zinegotzi izatetik hamar izatera igaro da EH Bildu, eta bost izatetik hiru izatera, berriz, EAJ. PSE-EEk, berriz, zeukan ordezkari bakarra galdu du.

Emaitzak jakin berritan, lehen balorazioa egin diote KARKARAri H Bilduko Anuska Esnal alkategaiak eta Olatz Santamaria zerrendakideak eta EAJko Noemi Ostolaza alkategaiak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!