Bi bandera eta 29 domina irabazi ditu Orio Arraunketa Elkarteak asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 29a, 09:53
Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak Legution asteburuan. (Orio Arraunketa Elkartea)

Klubak 51 ontzi aurkeztu ditu bi jardunaldietan: 42 ontzi txapelketako dominen lehian jardun dira bi jardunaldietan eta 9 ontzi, berriz,  txapelketatik kanpoko estropadetan.

Orio Arraunketa Elkarteak asteburu bete-betea izan du. Orion Garagardo Azoka antolatzeaz gain, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa eta ligako azken jardunaldia eta Euskadiko Txapelketa jokatu baitituzte elkarteko arraunlariek Legutioko urtegian. Klubak 51 ontzi aurkeztu ditu bi jardunaldietan: 42 ontzi txapelketako dominen lehian jardun dira bi jardunaldietan eta 9 ontzi, berriz,  txapelketatik kanpoko estropadetan. Hala, bi bandera eta 29 domina eskuratu dituzte: 11 urre, zortzi zilar eta hamar brontze.

Hona hemen egunez eguneko emaitzak

Maiatzak 27, larunbata
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa
Orio Orialkik 27 ontzi aurkeztu zituen, 20 txapelketako lehiara eta zazpi txapelketetatik kanpo. Guztira, 13 domina eskuratu ditu: bost urre, hiru zilar eta bost brontze.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligarako azken jardunaldia. Taldekako sailkapen orokorrean honakoak dira oriotarren emaitzak: Infantilak eta kadeteek bandera bana, jubenilek bosgarren postua eta seniorrek laugarrena.

Maiatzak 28, igandea
Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa
Orio Orialkik guztira 24 ontzi aurkeztu zituen, 22 ontzi txapelketako lehian eta bi ontzi txapelketetatik kanpoko estropadetan. Guztira, 16 domina eskuratu dituzte: sei urre eta bosna zirlar eta brontze.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!