Dilistak eta musika protagonista izango dira bihar, Etxeluzen

Andrea Zipitria 2023ko eka. 2a, 12:00

Dilistak eta Anabasa jaialdia antolatu dute biharko. Goiz eguerditik hasita, egitarau oparoa antolatu dute.

Bihar Dilistak eta Anabasa (Kaos y lentejas) jaialdia izango da Orioko Etxeluze Gaztetxean. Jaialdiak elikadura eta musika uztartuko ditu. Goiz eguerdi parterako, dilista txapelketa eta herri bazkaria antolatu dituzte. Arratsaldean hasiko dira jolasak egiten eta kontzertuak ere izango dira gauean.

Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 12:00etan: Lenteja txapelketa
  • 14:30ean: Esur Beltxa
  • 15:00etan: Bazkaria
  • 16:30ean: Jokuak
  • 18:00etatik aurrera: kontzertuak (Brüma, Aihotz, I+D, Arakil, Lentejas, Ozpinduk, Incendio, Nagasaki Sunrise, Hilerri, Open veins, DJ Naturista)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!