Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldiak egingo dituzte datorren astean

Andrea Zipitria 2023ko eka. 8a, 09:15

Ekainaren 14tik 20ra bitartean izango dira ikasturte amaierako kontzertuak. Emanaldi guztiak, bat ezik, kultur etxean egingo dira.

Ekainaren 14tik 20ra, ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Danbolin Musika eta Dantza Eskolako instrumentu- eta dantza-ikasleek. Urte osoan zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute ikasleek, eta antolatzaileek azaldu dutenez gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen. Hori dela eta, herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Kultur etxean izango dira emanaldi guztiak, dantza-ekitaldia ez ezik. Azken hau, Ikastola aurreko plazan egingo da.

Hona hemen egitaraua:

  • Ekainak 14, asteazkena

18:00etan eta 19:00etan, instrumentuen kontzertuak.

  • Ekainak 15, osteguna

17:00etan ikasle gazteenen kontzertua eta diploma-banaketa, eta 19:00etan instrumentuen kontzertua.

  • Ekainak 16, ostirala

17:00etan dantza-ekitaldia Ikastola aurreko plazan, eta 19:00etan, instrumentuen kontzertua, kultur etxean.

  • Ekainak 19, astelehena

18:30ean soka eta gitarra taldeen kontzertuak.

  • Ekainak 20, asteartea

18:00etan instrumentuen kontzertua, eta 19:00etan instrumentuko ikasle helduen kontzertua eta diploma-banaketa, biak kultur etxean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!