Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketa izango da asteburu honetan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 9a, 13:00

Bihar eta etzi jokatuko dituzte partidak Antilla hondartzan. Bi egunetan, 09:30ean hasiko dira lehen norgehiagokak

Euskadiko Hondartzako Eskubaloi Txapelketaren hirugarren edizioa jokatuko dute asteburu honetan Orion. Bihar eta etzi egun osoan izango dira partidak Antilla hondartzan. Bi egunetan, 09:30ean hasiko dira partidak. Bihar, 20:00ak arte izango dira norgehiagokak, eta igandean, berriz, 17:30ak arte.

Senior, jubenil eta kadete kategorietan jokatuko dute txapelketa. 60 talde inguru bilduko bilduko ditu txapelketak, eta guztira, 150 partidatik gora izango dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!