Udal eta foru hauteskundeak 2023

Berriz kontatuko dituzte udal eta foru hauteskundeetako Orioko botoak

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 9a, 15:30
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, botoak kontatzen Orioko Kultur Etxean.

Stop alderdiak eskatuta zenbatuko dituzte Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak.

Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak aginduta, berriz ari dira Donostialdea eta Bidasoa-Oiartzun hautesbarrutietako udal eta foru hauteskundeetako botopaper guztiak kontatzen. Stop alderdiak jarritako errekurtso batengatik hartu du erabakia hauteskunde batzorde horrek, eta hamalau udalerriri eragin die, tartean Oriori.

Honakoak dira gainerako hamahiru udalerriak: Aduna, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.

Maiatzaren 28an izan ziren udal eta foru hauteskundeak, eta gaur egingo dute kontaketa berria. Hala ere, mantendu egingo da udaletako kargu hartze eguna: hurrengo astean, ekainaren 17an, izango dira kargu hartzeak Gipuzkoako herri guztietan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!