Irudietan: Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketako bigarren eguna

Andrea Zipitria 2023ko eka. 11a, 17:20

Hondartza Eskubaloiko Euskadiko Txapelketa jokatu da Orion atzo eta gaur. Hirugarren edizioa izan da asteburu honetakoa. Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatu du.

Hondartza Eskubaloiko Euskadiko Txapelketa izan da asteburu honetan, Orion. Gaur, 17:00ak arte izan dira partidak. Senior, jubenil eta kadete kategorietan jokatu dute txapelketa, eta 60 talde inguruk hartu dute parte.

Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatu du ekimena, lehen aldiz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide