Orio Arraunketa Elkarteko neskek eta Badok 13k zilarra lortu dute Euskadiko Traineru Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 12a, 12:54
Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldea zilarrezko dominarekin. (OAE)

Donostiarra arraun elkartearentzat izan zen garaipena emakumezkoen mailan, eta Urdaibai nagusitu zen gizonezkoetan.

Igande eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen Ondarroan; Donostiarra (10:47,03) arraun elkartea izan zen nagusi emakumezkoetan eta Urdaibai (19:35,79) gizonezkoetan. Zortzina talde aritu ziren lehian gizonen eta emakumeen kategorietan, eta Orioko emakumezkoen taldea izan zen eskualdeko ordezkari bakarra; Gipuzkoako Txapelketan gertatu bezala, bigarren postuan sailkatu zen talde horia, Donostiarraren atzetik 6,47 segundora.

Beteranoetan "Badok 13 uretan nagusi"

Beteranoen kategorian ere zortzi arraun talde izan ziren lehian, tartean Orioko Badok 13 taldea. Uretan denborarik onena Badok 13k egin bazuen ere, Fortunak lortu zuen lehen postua, estropadaren amaieran araututako handicapak kontutan hartu eta gero.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!