Orioko ikastetxeek kulturartekotasuna sustatzeko programan parte hartuko dute

Andrea Zipitria 2023ko eka. 13a, 13:30

UEMArekin elkarlanean arituko dira Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Herri Ikastola datorren ikasturtean. Proiektuaren helburua da aztertzea nola indartu euskararen erabilera eta presentzia hezkuntza-komunitateetan.

Herri euskaldunetako biztanlerian aldaketa demografiko handiak gertatzen ari dira azken urteetan. Horregatik, proba pilotu bat abiatu zuen UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) hainbat herritan, Aizarnazabalen egin dute lanketa jada; eta orain Orioren txanda izango da.

Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak hartuko dute parte. Proiektuaren helburu nagusietako bat hezkuntza-komunitateko eragile guztien parte-hartzea indartzea da, harremanak errazteko eta ikasle guztien integrazioa bermatzeko.

Hala, datorren ikasturtean ekingo diote proiektuari; baina, horren aurretik, dagoeneko egin dituzte lehen bilerak UEMAko arduradunekin, prozesua antolatzeko. Bilera horietan aztertu dituzte eskolako bileretan, hizkuntzari lotuta sortzen diren egoerak: oharrak nola idatzi, familia-elkartearen komunikazioetan edo whatsapp-taldeetan nola jokatu… eta korapiloak askatzeko proposamenak landu dituzte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!