Frantziako Tourra Oriotik igaroko da uztailaren 3an, eta sarrera-irteerak erabat itxiko dira

Andrea Zipitria 2023ko eka. 15a, 14:00

N-634 errepidea eta Txanka-Hondartzako irteera erabat itxita egongo dira bost orduz, 12:00etatik 17:00etara, eta tarte horretan, ezin izango da herrira sartu edo herritik atera. Bestalde, egun horretan segurtasuna bermatze aldera, hainbat kontainer lekuz aldatuko dira ekainaren 26an. Proba pasatakoan, betiko lekura bueltatuko dituzte. 

Frantziako Tourra Oriotik igaroko da uztailaren 3an, astelehenarekin. Egun horretako etapa, Amorebieta-Etxanon hasiko da, eta txirrindulariak Oriotik pasako dira. Hain zuzen ere, Zarauztik etorriko dira, eta N-634 errepidetik egingo dute Usurbil aldera. Txankako errotondan, Igeldoko errepidea hartuko dute, eta handik jarraituko dute Donostiarantz. Aurreikuspenen arabera, txirrindulariak 15:10-16:10 artean pasatuko dira Oriotik.

Horregatik, N-634 errepidea eta Igeldoko errepidea 12:00etatik 17:00ak arte egongo dira itxita. Tarte horretan, ezin izango da herritik irten edo herrira sartu, antolakuntzako eta parte-hartzaileen ibilgailuak etengabe pasako baitira ibilbidetik.

Kontainerrak lekuz aldatuko dituzte

Probaren segurtasuna bermatzeko asmoz, ibilbideko hainbat tokitako kontainerrak lekuz aldatuko dira. Ekainaren 26an egingo da aldaketa, eta uztailaren 4tik aurrera bueltatuko dituzte beren lekuetara. Kokaleku hauetako kontainerrak mugituko dira: Aita Lertxundi, Ibai Ondo, Anibarko Portua, Txanka, Benta aldea eta San Martin.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!