LGTBIQ+ kolektiboak salatu du kendu egin dizkietela banderolak salgai daudela adierazten duten kartelak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 15a, 12:43
LGTBIQ+ kolektiboaren bandera.

Gainera, Ikastolak jarri duen LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko bandera pisutsua makiletatik atera eta lurrera botata azaldu dela ere salatu dute taldeko kideek.

Ekainaren 28an sexu aniztasunaren eguna izango da, eta "herri eta festa askeak eta anitzak aldarrikatzeko" Orioko LGTBIQ+ kolektiboak banderolak jarri ditu salgai. Hala, salatu dute banderolak salgai dituztela adierazten duten kartelak kendu egin dituztela kaleko paneletatik. "Horrez gain, Ikastolan jarri duten bandera pisutsua makiletatik atera eta lurrera botata azaldu zen larunbatean".

Horrelako ekintzekin LGTBIQ+ kolektiboari "eraso" egin nahi zaiola argi dute kideek. "Ez dute lortuko, ordea. Ez diegu utziko! Herri aske eta anitz baten kontra egin nahi dute eta salatu egin behar dugu". Gainera, herritarrak banderolak beren balkoi eta komertzioetan zintzilikatzera animatu dituzte. "Kontuz! Armairutik kanpo gabiltza!" aldarrikatuz eman diote bukaera sare sozialen bidez zabaldu duten oharrari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!