Odola emateko aukera izango da bihar Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 15a, 14:43
Odola emateko saioa egingo dute bihar Orioko anbulatorioko lehen solairuan. (Gorka Eizagirre)

Bihar odola eman nahi dutenek goizean deitu beharko dute hitzordua hartzeko 943-00 78 85 telefono zenbakira.

Orioko odol emaileen elkarteak odola ateratzeko hitzordua jarri du biharko. Ohi bezala, anbulatorioko beheko solairuan egingo dute odol ateraldia, 16:30etik 20:30era, eta odola eman nahi dutenek goizean deitu behar dute hitzordua hartzeko 943-00 78 85 telefono zenbakira.

Ezagunak dira hilabetero hilabetero eskualdeko herrietan egiten dituzten odol ateraldiak. Erabat beharrezkoak dira horiek, baita odola ematea erabakitzen duten herritar guztiak ere. Hala, ekaineko GUKA magazinerako gaiaren inguruko erreportajea egin zuten Odol Emaileen Elkarteko hainbat kiderekin, besteak beste, Orioko odol emaileen elkarteko ordezkari Karmele Oliden Atorrasagastirekin.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!