GUTUNA

Orioko herriari eskertza

Azkue-Del Hoyo eta Goñi-Azkue familia 2023ko eka. 19a, 10:19
Orioko erailketa matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zen maiatzaren 17an Orioko plazan. (Jabi Gonzalez Toston)

Pasa den ostiralean hilabete bete zen maiatzaren 16ko erailketa matxista gertatu zela, eta Lourdes del Hoyoren familiak eskertza gutuna bidali du hedabide honetara, oriotarrei eskerrak emanez.

Ezin dugu hitzez adierazi azken hilabetean Orioko herriarengandik jaso dugun maitasuna eta babesa; gure familiarentzat oso hilabete zaila izan da, eta benetan eskertuta gaude. Orioko Udalari eskertu nahi diogu egoeraren aurrean eman zuen erantzun azkarragatik, baita gure ongizatea bermatzeko hartu dituen neurriengatik ere.

Orioko emakumeen elkarteei ere gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, emakumeen eskubideen alde egiten duten borroka nekaezinean erakusten duten indarragatik.

Orioko herriari ere eskerrak gure babesa emateko elkarretaratzean biltzeagatik eta isiltasun osoa mantentzeagatik, korapiloa sortu zitzaigun eztarrian. Gure ondoan egon zarete uneoro, indarra emanez eta bakarrik ez gaudela adieraziz. Jaso dugun hitz, besarkada eta elkartasun keinu bakoitzak garrantzitsua izango da gure errekuperazio prozesu geldo baina irmoan. 

Gogoan izan dezagun Lourdes horrelako ekintzak gertatzen ez diren komunitatea sortzeko lan egiten dugun bitartean, bakea, errespetua eta segurtasuna oinarri duten etorkizun bat eraikitzeko

Duela hemezortzi urte ez genuen huts egin familia osatzeko Orio aukeratu genuenean, eskerrak bihotz-bihotzez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!