Gaur eta bihar eman daiteke izena sanpedrotako 70 urtetik gorako oriotarren bazkarirako

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko eka. 19a, 13:07
Zaharren Babeslekuan eman behar da izena sanpedrotako 70 urtetik gorako oriotarren bazkarirako. (Aiora Larrañaga)

Bazkarian parte hartzeko ezinbestekoa izango da Orion jaioa edo erroldatuta egotea, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea.

San Pedro Jaiak ate joka dira eta hasi dira dagoeneko prestaketa lanekin. Jaietan egiten den 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, esaterako, hilaren 30ean izango da Antilla Hotelean, eta bertan izan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Zaharren Babeslekuan eman behar da izena gaur eta bihar 17:00etatik 18:30era bitartean. Inskribatzerakoan NAN aurkeztu beharko dela zehaztu dute udaletik.

Bazkarian parte hartzeko ezinbestekoa izango da Orion jaioa edo erroldatuta egotea, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea.

Udaletik jakinarazi dute egun horretan ez dela izango hondartzara joan-etorria egiteko Txu-txu trenaren zerbitzurik. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!