Euriteen ondorioz ura zikin etorri da egunotan eta horrek eragin zuzena izan du hondartzako uraren kalitatean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko eka. 21a, 09:27
Orioa ibaian ura zikin etorri da egunotan euriteen ondorioz. Gaur goizean ateratako argazkia. (Aiora Larrañaga)

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, "euriteen ondorioz ibaiko ura zikin dator eta enterococos intestinalis bakterioaren maila altua da ibaian eta hondartzako uretan".

Orioko Udalak jakinarazi du azken egunetako euriteen ondorioz ura zikin datorrela ibaitik eta horrek sortu duela enterococos intestinalis bakterioaren maila altua ibaian eta hondartzako uretan. Atzo bainua debekatuta zegoen bi eremuetan; datozen egunotan egunero egingo ditu Osakidetzak uraren analisiak eta enterococos intestinalis bakterioaren maila muga onargarrietara jaisten denean, baimenduko du hondartzan eta ibaian bainatzea.

Erlazionatuak

Antillan bainua hartzea galarazi dute

Maria Maya Manterola 2023 eka 20 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!