Amaitu da hondartzan bainatzeko debekua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 24a, 16:50

Osakidetzak Orioko Udalari jakinarazi dionez "uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu da". Hala eta guztiz ere, bainua arretaz hartzeko gomendatu dute azken egunotako gorabeherak direla eta.

Azken egunetako gorabeheren ondoren, normaltasuna itzuli da Orioko Antilla hondartzara. Gainera, bertara gerturatzeko egun ezin aproposagoan egin du, zeren, uda beteko giroa egiten du, eguzkitsu eta bero.

Udalak azaldu duenez, Osakidetzak jakinarazi dio egindako analisien emaitzek erakutsi dutela uraren kalitatea "normaltasun egoerara" bueltatu dela, eta ondorioz, altxatu egin dutela bainatzeko debekua. Gogoratu, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako galarazi zutela bainua atzo eta joan den asteartean Antillan. Nolanahi ere, gorabehera horiek aintzat hartuta arretaz bainatzea gomendatzen du Osakidetzak, eta bainuaren ondoren dutxa hartzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!