Bide-heziketako ikastaroan haurrek egindako marrazkiak ikusgai daude kultur etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko eka. 26a, 15:29
Bide-heziketa ikastaroan egindako marrazkiak kultur etxean daude ikusgai. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Herriko bi ikastetxeetako 300 haur inguruk parte hartu zuten maiatzean bide-heziketa ikastaroetan.

Orioko Udalak bide-heziketa ikastaroak antolatu zituen maiatzean, herriko haurrei zuzenduta,  eta guztira, Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako 300 haur inguruk parte hartu zuten. LH3 eta LH4ko haurrek, esaterako, kalean oinez ibiltzeko aholkuak jaso zituzten, eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak. Gainera, herriko kaleetan izandako aldaketen berri ere eman zieten, trafikoari eta oinezkoei lotutako arauak ezagutzeko.

Ikastaroaren gaiarekin erlazionatutako marrazkiak egin zituzten haurrek, eta orain ikusgai jarri dituzte kultur etxeko areto nagusian. Uztailaren 7ra bitartean izango dira ikusgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!