San Pedro jaiak

Pilota jaialdia izango da Orion San Pedro egunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 28a, 15:59

San Pedro Jaietako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte eta paleta egokituko lagunarteko txapelketa ere izango da. Gainera, Orioko pilota elkarteak omenaldia egingo dio Joxeba Altunari.  

Ospele herriko pilota elkarteak antolatuta, pilota jaialdia izango da bihar, San Pedro egunez.  Arratsaldean izango da, 17:00etan hasita, eta herriko pilotari gazteen partidez gozatzeko aukera izango da. Hasieran, pilota eskolako txikienek erakustaldia egingo dute. Ondoren, San Pedrotako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte eta azkenik pilota egokituko paletako lagunarteko partida jokatuko dute. Gainera, Orioko pilota elkarteak omenaldia egingo dio jaialdian Joxeba Altunari.

Honako partidak jokatuko dira:

Benjaminak eskuz binaka
Itxaso eta Brit - Illarramendi eta Etxarri

Benjaminak paletaz neskak
Aranzasti eta Fuentes - Garrido eta Sagastibeltza

Alebinak eskuz binaka
Amilibia eta Pikabea - Lertxundi Sagastibeltza

Alebinak paletaz neskak
Etxeberria eta Solaguen - Miner eta Etxeberria

Infantilak eskuz binaka
Contreras eta Alvarez - Miner eta Sukia

Paleta egokitua
Altuna eta Arruti - Lertxundi eta Iribar

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!