San Pedro jaiak

Orioko San Pedro jaien hasiera bideoan

Urtzi Oteiza - Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 29a, 09:15

LGTBIQ+ kolektiboko kideen eskutik abiatu ziren atzo San Pedro jaiak Orion, eta herriko eragileek ere bat egin zuten aldarriarekin.

Atzo eman zieten hasieran San Pedro jaien Orion, eta kolorez, musikaz eta dantzaz betetakoa izan zen festen hasierako ekitaldia. LGTBIQ+ kolektiboko kideen eskutik abiatu ziren festak, baina herriko eragileek ere bat egin zuten aldarriarekin. Hala, Salatxo abesbatzako kideek Orioko ereserkiaren ondoren, Alaskaren Nori axola egiten dudana abestia kantatu zuten euskaraz, plazan giro paregabea jarriz.