San Pedro jaiak

Kaleak jai giroz bete ditu herriko txaranga gazteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 29a, 18:39

Gaur eguerdian, San Pedro egunez, egin dute lehen saio ofiziala; jai giroz bete dituzte kaleak eta herritar dezente ibili da txarangarekin kalejiran.

Otsailean egin zuen Orioko Udalak herrian txaranga sortzeko deialdia, eta herriko hainbat musikari animatu da proiektuan parte hartzera. Esperientzia eta gaztetasuna uztartzen ditu txarangak, baina batez ere "irrika" nabari da musikari gazteengan. Gaur eguerdian, San Pedro egunez, egin dute lehen saio ofiziala; jai giroz bete dituzte kaleak eta herritar dezente ibili da txarangarekin kalejiran. Martin Perona musikari beteranoak adierazi duenez "indarra hartu behar du oraindik" txarangak, baina "gogoa" ez zaie falta bertako kide gazteei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!