Bihar Orion emango zaio hasiera Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiari

Andrea Zipitria 2023ko eka. 30a, 10:15

Peio Irigoien txistulariak eta Ignacio Arakistain organo-josatzaileak doako kontzertua eskainiko dute, 20:00etan, Orioko elizan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaiadia antolatuko du uztailean Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Aurtengoan Orion abiatuko dirtuzte entzunaldiak bihar bertan, eta Peio Irigoien txistulariak eta Ignacio Arakistain organo-jotzaileak, doako kontzertua emango dute, 20:00etan, Orioko elizan.

Honako hauek dira uztailerako aurreikusi dituzten gainerako emanaldiak:

• Zumaia, uztailak 9, 21:00: Mar Vaqué organo-jotzailearen eskutik, zinema musikatua.

• Getaria, uztailak 15, 20:15: Enrique Abello tronpeta-jotzailearen eta Santiago Banda organo-jotzailearen kontzertua.

• Deba, uztailak 23, 12:30: Jone Martinez sopranoaren eta Miriam Cepeda organo- jotzailearen emanaldia.

• Deba, uztailak 29, 20:00: Miriam Hontana biolin-jotzailearen eta Daniel Oiarzabal organo-jotzailearen saioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!