San Pedro jaiak

San Pedro Eguneko irudi bilduma

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 29a, 19:44

Euskal kultura ardatz hartuta, ekimen sorta izan da egun guztian zehar herrian San Pedro eguna ospatzeko.

San Pedro egunean euskal kulturak toki berezia izan ohi du, eta aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Eguerdian herriko txaranga ibili da kalez kale jai giroa zabaltzen, eta trikitixa txapelketa izan da plazan. Arratsaldean, berriz, Sanpedrotako pilota txapelketako finalak jokatu dira pilotalekuan, Ospele elkarteak antolatuta; Pello eta Nikolasa erraldoiak eta buruhandiak kalejiran atera dira, eta 19:00etan hasita Soka Dantza egin dute plazan. Hona hemen irudietan egunak eman duena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!