Bigarren postua lortu du Badok 13k Zumaiako estropadan

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 4a, 09:30

Badok 13ko kideak Euskadiko Txapelketan.

Uretan denborarik onena Badok 13k egin bazuen ere, Fortunak lortu zuen lehen postua, estropadaren amaieran araututako handicapak kontutan hartu eta gero.

Zumaian beteranoen estropada jokatu zen larunbatean, eta Orioko Badok 13 beteranoen ontziak bigarren amaitu zuen proba. Uretan denborarik onena Badok 13k egin bazuen ere, Fortunak lortu zuen lehen postua, estropadaren amaieran araututako handicapak kontutan hartu eta gero. 13:28:26 eta 13:28:48 izan ziren bi ontzi horiek lortu zituzten denborak, hurrenez hurren.