12:00etan itxiko dira N-634 errepidea eta Txanka-Hondartzako irteera

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 09:40

Frantziako Tourra dela eta, bost orduz, 12:00etatik 17:00etara, itxita egongo dira N-634 errepidea eta Txanka-Hindartzako irteera. Txirrindulariak Zarauztik etorriko dira, eta 15:10 eta 16:10 artean pasatuko dira Oriotik.

Frantziako Tourra gaur igaroko da Oriotik. N-634 errepidea eta Txanka-Hondartzako irteera erabat itxita egongo dira bost orduz, 12:00etatik 17:00etara, eta tarte horretan, ezin izango da herrira sartu edo herritik atera.

Txirrindulariak Zarauztik etorriko dira, eta N-634 errepidetik egingo dute Usurbil aldera. Txankako biribilgunean, Igeldorako errepidea hartuko dute, eta handik jarraituko dute Donostiarantz. Aurreikuspenen arabera, txirrindulariak 15:10-16:10 artean pasatuko dira Oriotik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!