Tourreko tropela Oriora 15:20an sartzea aurreikusten da

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 11:20

Aurreikuspenen arabera, tourreko karabana publizitarioa, berriz, 13:32ean sartuko da Oriora.

Frantziako Tourra Oriotik pasako da gaur arratsaldean. Gutxi gorabeherako ordutegiaren arabera, arratsaldeko 15:20ean sartuko da tropela Oriora, Zarauztik datorrela: txirrindulariak Zarauztik etorriko dira, eta N-634 errepidetik egingo dute Usurbil aldera. Txankako errotondan, Igeldoko errepidea hartuko dute, eta handik jarraituko dute Donostiarantz. 

Tourreko karabana

Tourreko karabana publizitarioa ere pasako da Oriotik, ia bi ordu lehenago: 13:32ean, hain zuzen ere.