Ziztu bizian igaro dute tourreko txirrindulariek herria

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 18:00

Giro paregabea sortu da, eta konturatzerako txirrindulari guztiak pasa dira. Ikurrina eta txalo artean hartu dituzte kirolariak Aita Lertxundi kalean.

15:00ak pasatxo Aita Lertxundi kalea jendez bete da Frantziako Tourreko txirrindularien esperoan. Zenbaezinak izan diren antolakuntzako moto eta automobilen ondotik heldu dira txirrindulariak Oriora, uste baino beranduago azkenean; 15:40an iritsi baitira lehenak. Hain zuzen ere, tropela baino bi minutu pasatxo lehenago iritsi dira, Neilson Powless mendiko sailkapeneko liderra eta Laurent Pichon frantziarra. Ondoren iritsi da tropela.

Berandu iritsi diren arren, gogotsu hartu dituzte txirrindulariak eta giro paregabea sortu da. Txalo eta ikurrina artean jaso dituzte guztiak. Asko penaz geratu dira, ziztu bizian igaro direla argudiatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!