Zaleena da tropel irabazlea

Aritz Mutiozabal - Urtzi Oteiza - Usua Garin 2023ko uzt. 3a, 18:45

Ehunka zale elkartu da gaur bide bazterretan Frantziako Tourra eskualdetik nola igarotzen zen ikusteko, baita babesleen karabanako opariak jasotzeko ere.

Frantziako Tourrak munduaren erdigunean jarri du beste behin Euskal Herria, eta hiru egun hauetan guztia gelditu da nazioarteko txirrindulari onenei ongi eTourria emateko. Gaur, euskal espedizioko hirugarren eta azken etapa, Amorebietan hasi eta Baionan helmugaratu dena, eskualdetik igaro da. Minutu erdiz tropela norbere aurretik igarotzearen truke, lau orduz itxita egon da trafikoa ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Baina goizean goizetik bide bazterrean zain zeudenek kexa gutxi zuten: 31 urte geroago, Tourra etxetik ikusteak merezi izan duela esan dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!