Orioko Bate Bizkorrak taldeak Madrilen jokatutako bi partidak galdu ditu

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 6a, 13:15
OBBk seigarren jardunaldian jokatutako partida.

Oriotarrek Dridma izan zuten aurkari joan den asteburuan, eta bi partidak galdu egin zituzten;  5-2 eta 5-0, hurrenez hurren. Asteburu honetan Madrilgo CBS Rivas taldearen aurka edukiko dute partida.

Pasa den asteburuan Madrilera joan zen Orioko Bate Bizkorrak taldea Dridma taldearen aurka bi partida jokatzera. Jardunaldia nahiko "gazi-gozoa" izan zen, eta bi partidak galdu egin zituzten oriotarrek.

Goizeko lehen partidan "zorrotz" mantendu ziren oriotarrak, bosgarren txandara arte. Euskaldunen "akats" bat etorri zen ondoren, eta Orioko neskei "atake bat bakarrik geratzen zitzaien markagailuari buelta emateko". Azkenean, "ez zen nahikoa izan", eta 5-2ko emaitzarekin irabazi zuten madrildarrek.

Bigarren partida lehenengoaren antzerakoa izan zen. Orioko neskak ez ziren ondo moldatu batetaratze momentuan, eta horrek eragina izan zuen. Lehenengo txandatik, madrildarrek hartu zuten abantaila, eta 5-0 galdu zuten partida oriotarrek.

Asteburu honetan, OBB Bizkorrak berriro ere Madridera joango da, oraingoan CBS Rivas taldearen aurre lehiatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!