Oriora ere iritsi da sanferminen poza

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 7a, 13:35

San Fermin Txiki eguna ospatu dute goiz-eguerdi partean Txurrumuskiko udalekuetan parte hartzen ari diren umeek.

Txurrumuskiko kideek gogotik prestatu dute San Fermin Txiki eguna herriko umeentzat. Goiz partean askotariko jokoetan aritu ondoren, eguerdia baino pixka bat lehenago Ikastolako pergolan elkartu dira HH2 eta LH4 arteko haurrak zezenen aurrean korrika egiteko prest.

Bero handia emanda zegoen gaurko, eta begiraleak ur txorrostak bota eta bota aritu dira umeei, horiek zezenen zain zeuden bitartean.

Giro aparta sortu dute denen artean aurtengo San Fermin Txiki egunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!