Uztailaren 30era arte eman daiteke izena Orioko Pilota Eskolan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 10a, 13:08

Artxiboko irudian, Orioko Pilota Eskolakoak. (Orioko Pilota Elkartea)

Esku pilota eta paleta modalitateak ikasteko aukera ematen die Orioko Pilota Elkarteak 2017an eta lehenago jaiotako haur eta gaztetxoei. Talde bakoitzaren ordutegia eta xehetasunak jakiteko nahiz izena emateko, galdetegia prestatu dute.

Orioko Pilota Eskolak zabalik du izena emateko epea 2023-24 denboraldirako. Hil honen hondarrera arte dago horretarako aukera; uztailaren 30era arte, zehazkiago esateko. Eskolan izena emateko 2017an edo lehenago jaiotakoa izan behar da, eta esku pilota eta paleta modalitateak probatu eta ikasteko aukera eskaintzen du Orioko Pilota Elkarteak.
 
Talde bakoitzaren ordutegia jakiteko eta izena emateko galdetegia prestatu dute, eta hemen ikus daiteke galdetegi hori.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide