Badok 13 beteranoen ontziak XII. Kontxako Estropada irabazi du

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 11a, 08:30

Badok 13 beteranoen taldea larunbatean, Donostian jokatutako estropada irabazi berri. (Badok 13)

"Lehiakorra eta gogorra" izan zen larunbatean jokatu zen Donostiako Beteranoen XII. Kontxako Estropada, Orioko Badok 13 taldeko kideentzat, baina Fortunaren aurretik geratzea lortu zuten azkenean. 11:15,15 denborarekin bukatu zen estropada, ia lau segundo ateraz Fortunari. 

Orioko Badok13 beteranoen traineruak Donostiako Beteranoen XII. Kontxako Estropada irabazi du. Hain zuzen ere, larunbatean jokatu zen La Salve ligako estropada, hiru txandatan banatuta.

Oriotarrek, hirugarren txandan egin zuten estropada, eta 12 trainerutatik denborarik onena lortu zuten; 11:15,15 denborarekin bukatu zuten estropada, Fortuna geratu zen bigarren postuan, 11:18,97 denborarekin. Badok 13ko kirolariek azaldu dutenez, iritsiera "lehiakorra eta gogorra" izan bazuten ere, lortu zuten bandera Oriora ekartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide