Espainiako Aulki Mugikorreko txapelketako finalean emaitza bikainak lortu dituzte oriotarrek

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 11a, 15:30

Pasa den asteburuan jokatu zen Ourensen (Galizia) Espainiako Aulki Mugikorren txapelketa. Orio AEk hamar ontzi aurkeztu zituen, eta horietatik seik lortu zuten finalean egotea.

Asteburu honetan jokatu da Espainiako Aulki Mugikorren txapelketa, Ourensen (Galizia). Oriotarrek hamar ontzi eraman zituzten, horietatik bederatzi infantil mailakoak eta bat, beteranoena. Bada, emaitza bikainak lortu zituzten. Hamar horietatik sei iritsi ziren finalera. Honako emaitzak lortu zituzten:

  • Gizonezkoen skull bikoitzeko beteranoen mailan: zilarra
  • Emakumezkoen skiff bakarkakoan infantil mailan: zilarra
  • Gizonezkoen laukoa infantil mailan: brontzea
  • Gizonezkoen skull bikoan infantil mailan: laugarren postua
  • Gizonezkoen zortziko infantil mailan: laugarren postua
  • Emakumezkoen skull lauko infantil mailan: bederatzigarren postua

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!