Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantea egingo dute Aian larunbatean

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 18a, 15:00
Aiako Ganaduen Enkantea.

Limusin eta Pirenaika haragitako idisko ugaltzaileak, eta RJ eta RP ugaltzaileen artean Limusin arrazakoak salerosteko egingo dute enkantea. Enkantea 12:00etan hasiko da, baina aurkezpena egingo dute hamabost minutu lehenago.

Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantea egingo dute uztailaren 22an, larunbatarekin, Aiako Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Testaje Zentroan. Bertan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusina eta Pirenaika. Limusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak ere bai.

Aiako Testaje Zentroan egingo dute enkantearen aurkezpena, 11:45ean izango da, eta hamabost minutu beranduago, hasiko da enkantea. Antolatzaileek azaldu dutenez, animalia bat erosten duenari 50 euro kobratuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik –agiria, gutun genealogikoa, etab. emateagatik–. 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!