Bizkaian eta Kantabrian jokatuko dituzte asteburuko estropadak

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 22a, 08:10
Gizonezkoen trainerua, lehian. (Aitor Arrizabalaga)

Orio Orialkiko gizonezkoak bakarrik lehiatuko dira gaur eta bihar, deskantsua baitute Euskotren ligakoek.

Beste asteburu batez, ez da estropadarik faltako bazterretan. Hori bai, Euskotrenekoek atsedena dute asteburu honetan, eta beraz, Orioko emakumezkorik ez da lehian ikusiko gaur eta bihar. Eusko Label ligari dagokionez, berriz, bi jardunaldi dituzte, gaur Sestaon (Bizkaia) eta bihar Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia).

Larunbateko estropada, ohi bezala, arratsaldez izango da, zehazki, 18:15ean. Bihar, berriz, 12:15ean hasiko da lehia.

Gaur-gaurkoz, seigarren da Orio sailkapen nagusian, 31 punturekin. Gertu ditu hurrengo biak, ordea, 29 punturekin baitaude Cabo eta Lekittarra zazpigarren eta zortzigarren postuetan. Estropada garrantzitsuak izango dira, beraz, gaurkoa eta biharkoa Jon Salsamendiren mutilentzat.

KAE2 liga, bihar

Orioko bigarren taldeak bihar jokatuko du estropada, Astilleron (Kantabria, Espainia). Sailkapenean lider da Orio, Portugaleteri koska polita kenduta; 33 puntu dituzte oriotarrek, eta 26, bizkaitarrek.

Etxera beste bandera bat ekartzeko aukera izango dute bihar oriotarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!