Ezin izan du final nagusirako txartela lortu Koxme Burutaranek

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 22a, 16:47
Burutaran, Bulgarian lehian. (World Rowling)

Orio Arraunketa Elkarteko kirolariak gaur goizean jokatu du finalaurrekoa Bulgarian jokatzen ari diren munduko txapelketan. Bihar B finala jokatuko du; zazpigarren eta hamabigarren arteko postuak izango dira jokoan.

Asteazkenetik ari da Koxe Burutaran Orio Arraunketa Elkarteko kirolaria World Rowing Under 23 txapelketan parte hartzen Bulgariako Plovdiv hirian Espainiako selekzioarekin. Skiffean bakarkako modalitatean arraunean aritu da, eta finalaurrekora iristea lortu du 23 urtez azpikoetan.

Gaur goizean egin du arraun finalaurrekoan, baina ez du final nagusirako txartela eskuratu. Hala, bihar B finala jokatuko du; zazpigarren eta hamabigarren arteko postuak izango dira jokoan hor.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!