Agorregiko burdinola eta errotak ezagutzeko doako bisita gidatuak eskaintzen ari dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 25a, 08:40
Agorregiko burdinola. (Aia Turismoa)

Uztailean asteburuan eta jai egunetan egiten dituzte, eta abuztuan ostegunetik igandera bitartean.

Agorregiko burdinolak eta errotak ezagutzeko bisitak kultura eta natura uztartzeko aukera aproposa izan daitezke. Hain zuzen ere, Iturraran parketxeak doako bisita gidatuak antolatzen ditu uztailean eta abuztuan: Uztailean larunbat, igande eta jai egunetan egiten dituzte, eta abuztuan ostegunetik igandera bitartean eta jai egunetan. 11:15ean euskarazko bisita izaten da eta 12:00etan gaztelaniazkoa.

Agorregiko burdinolak eta errotak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten herritarrek erreserba egin dezakete 943 83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkonatura.eus helbide elektronikora idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!