Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute hondartzan abuztuaren 6an

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 26a, 12:27
Artxiboko irudian, presoen aldeko giza katea hondartzatik buelta eginda.

Urtero bezala, uda sasoian hondartzara eramango ditu bere aldarrikapenak Etxerak elkarteak. Orion, autobide azpiko zubian elkartuko dira herritarrak giza katean joateko hondartzara.

Euskal presoen eskubideen aldeko Etxerat elkarteak jarri dio data udako urteroko hitzorduari: abuztuak 6, igandea. Egun horretan egingo dituzte kostako herrietan giza kateak hondartzetara. Guztira, Euskal Herri osoko hamabost hondartzetan egingo dituzte aldarrikapenak, eta guztiak 12:00etan hasiko dira.

Orion, autobide azpiko zubitik abiatuko dira Antilla hondartzarantz.

Eskualdeari dagokionez, Zarautzen izango da beste hitzordua. Musika plazan elkartuko dira han herritarrak hondartzara abiatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!