Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Idoia San Sebastian

Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 08:52
Idoia San Sebastian. (Aiora LarraƱaga)

Udako oporraldiarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Oraingo honetan, Idoia San Sebastiani gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu dio Karkarak, eta proposamen interesgarria egin du.

1.- Aske maite, aske bizi (Gatibu)

"Letra asko gustatzez zait. Askotan entzuten dudan abestia da eta ez naiz inoiz aspertzen, hain garrantzitsua den askatasuna aldarrikatzen duelako".

 

2.- Euritan Dantzan (Gatibu)

"Berriz ere Gatibu taldea aipatu beharrean nago. Topera jartzen dit abesti honek. Dantzan eta abesten jartzen naiz entzun orduko".

 

3.- Boko Lale (Titi)

"Senegalgo musika asko gustatzen zait. Titiren kontzertura joateko aukera izan nuen duela hamalau urte, eta ordutik oso gogoko dut musika senegaldarra eta senegaldarrak ere bai, jatorrak eta irekiak direlako. Hala ere, oraindik hizkuntza ez dut menperatzen. Titik izugarrizko erritmoa du eta baita bere abestiek ere". 

 

4.- Dancing to Jerusalema B (Masaka Kids Afrikana)

"Erritmoa asko gustatzen zait eta dantzan egiteko estiloa oso gustuko dut. Topera jartzen nau. Bideoa berriz, ikusteko modukoa da. Bertan ageri den bezala, edonork dantza egin dezake, hala nola, haurrak, emakume zein gizonak eta edonon, hondartzan, mendian, errepidean…"

 

5.- Paris (Izaro)

"Abesti honek nor maite dudan gogorarazten dit, batzuetan ahaztu egiten baitzait... kar-kar-kar".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!