Orio Orialkiko neskak nagusitu dira Getxoko estropadan

Mireia Galarza Bastida 2023ko uzt. 29a, 18:22
Orioko neskak bandera hartu berritan. (Euskotren Liga)

Bigarren txandan aritu dira mirotzak, lehen kaletik, eta hasiera hasieratik erritmo ona ezartzea lortu du Orioko traineruak.

Getxoko Estropaden XV. Ikurriña jokatu dute gaurkoan Orio Orialkiko neskek Getxon (Bizkaia), eta hasieratik lan bikaina eginda, lehen postuan sailkatu dira etxeko neskak. Bigarren egin du Donostia Arraun Lagunakek, eta hirugarren Tolosaldeak. 

Bigarren txandan aritu dira mirotzak, lehen kaletik, eta hasiera hasieratik erritmo ona ezartzea lortu du Orioko traineruak. Ziaboga azkarrena ere egitea lortuta (6:15), erraz nagusitu dira poparean ere, palada erritmo biziarekin. Horrenbestez, 11:23,06ko denboran amaitu dute herriko neskek estropada.

Sailkapen orokorrari dagokionez, mirotzek bigarren postuan jarraitzen dute, baina Arraun Lagunak baino bi puntu gutxiagorekin bakarrik, 41 punturekin, alegia. Hirugarren doa Tolosaldea, 35 punturekin.

Bihar beste estropada izango dute, Santurtzin, baina goizean izango da hori, 11:25 aldera. Hemen ikusi daitezke gaurko estropadako denborak eta sailkapen orokorra.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!