Bi bandera lortu ditu Oriok Loiolako bateletako estropadetan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 1a, 14:00

Nesken eta mutilen jubenil mailako ontziek lortu zuten bandera, atzo, astelehenarekin, jokatu zen batel txapelketetan.

XLII. Bandera Loiolatarra jokatu zen, atzo, astelehenarekin. Orio AEk bost batel aurkeztu zituen, eta horietatik bi ontziek lortu zituzten banderak.  Hain justu ere, nesken zein mutilen jubenil mailako ontziek lortu zituzten banderak.

Jubenil mailako nesken kategorian ondorengo arraunlariek hartu zuten parte: Elene Urrestillak; Maialen Arostegik; Aroa Gomezek; Nahia Gonzalez-Etxabarrik eta patroi lanetan, Oihan Manterolak.

Jubenil mailako mutilen kategorian ondorengoek irabazi zuten bandera: Inax Uralde; Hodei Gastiain; Imanol Sarasua; Iñaki Sagarna eta Mikel Barranco patroiak.

Baita ere, infantil mailako mutilek, trofeoa eskuratu zuten, infantil neska-mutik estropadan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!