Bihar izango da Mola Market azokaren hirugarren edizioa, hondartzan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 5a, 10:30

Bigarren eskuko arropa postua Orioko hondartzan. (Aiora LarraƱaga)

Hirugarren urtez antolatu dute ekimena, eta askotariko artisau lanak erosteko eta zuzeneko musika entzuteko aukera eskainiko da. Antolatzaileek azaldu dutenez, 40 postutik gora izango ditu azokak.

Mola Market azoka izango da bihar, igandearekin, Orioko Antilla hondartzan. Hirugarren urtez antolatu dute ekimena, eta antolatzaileek iragarri dutenez 40 postutik gora izango ditu aurtengo feriak. Gerturatzen diren herritarrek aukera izango dute askotariko artisau lanak erosteko edota zuzeneko musikaz gozatzeko.

Egun osoan zehar izango dira postuak, 11:00etatik 22:00etara bitartean, hondartza inguruko berdegunean.