Trophée Teink batel estropadak Orion parada egingo du bihar

Andrea Zipitria 2023ko abu. 2a, 08:30
Trophée Teink batel estropada, Orion.

14:00-15:00 inguruan iritsiko dira plazara, baina itsasoz ailegatu beharrean, trailerretan ekarriko dituzte itsasoko baldintzak tarteko. Gaua bertan pasa ondoren, etzi, ostiralarekin, abiatuko dira Pasaiara.

Teink Trofeoaren 30. edizioan parte hartzen duten batelak Bilbotik atera ziren uztailaren 29an, eta ia 85 itsas miliako (157 km) distantzia egingo dute, abuztuaren 5ean, Donibane Lohizunera iritsi arte. Bada, bihar Orion egingo du parada. Aurreikuspenen arabera, 14:00-15:00 inguruan iritsiko dira plazara. Itsasotik ailegatu behar bazuten ere, trailerretan ekarriko dituzte herrira, itsasoaren aurreikuspen txarra dela eta.

Kiroldegian egingo dute lo eta herriko plazan afalduko dute. Biharamunean, goizean, txapelketa berrabiatuko dute Pasaiara bidean.

1992an euskal kostaren bazterretik arraun egitea erabaki zuten lau lagunek, batelekin. Urte bat beranduago, Ur Ikara elkartea sortu eta Trophée Teink estropada antolatzen hasi ziren. Abuztuko lehen egunetan, sei jardunalditan, Bilbotik Donibane Lohizunera joatea du helburu estropadak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!