Arrauneko galdera-erantzunen jokoko saria jaso du Urienek

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abu. 6a, 10:37
Arkaitz Urienek atzo jaso zuen saria Karkararen egoitzan. (Aiora Larrañaga)

Arkaitz Urienek ostegunean jaso zuen Orio Arraunketa Elkartearen materiala eta Errigorako produktu sorta.

Karkara.eus atarian arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoko jarri zen martxan uztailean eta Arkaitz Urien izan zen sariduna. Urien ostegunean bertaratu zen Karkararen egoitzara eta  jaso zuen Orio Arraunketa Elkartearen materiala eta Errigorako produktu sorta.

Hamahiru galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoan: 125 lagunek hartu zuten parte jokoan, eta horietatik 21 izan ziren erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Azken horien artean zozket egin zen eta saridun suertatu zen Arkaitz Urien.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!