"Indarrean dauden salbuespen neurriekin bukatzeko" eskatu du Etxeratek Antilla hondartzan egindako mobilizazioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 6a, 13:10

Euskal Herriko hamabost hondartzatan egin dituzte gaur eguerdian mobilizazioak Etxeratek deituta, tartean Orioko Antilla hondartzan.

Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak deituta, "oraindik indarrean dauden salbuespen neurriekin amaitzeko eta euskal preso, iheslari eta deportatu politikoei aplikatzen jarraitzen zaizkien eskubideen urraketarekin bukatzeko", protestak egin dituzte gaur Euskal Herriko hamabost hondartzatan; tartean, Orioko Antilla hondartzan.

Aurtengo mobilizazioak izan du berezitasunik; izan ere, lehenengoa izan da preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara gerturatu dituztenetik. Hori dela eta, leloa aldatu dute aurtengo mobilizazioetarako: Etxera! lelopean egin dituzte. Edonola ere, Etxeratek salatu du presoek "oztopoak" izaten jarraitzen dutela etxeratzeko, "salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik". Bide horretan, gradu aldaketarako trabak dituztela aipatu zuen Arrate Makazaga Etxerateko kideak ekimenaren aurkezpenean: "Egia da preso guztiak Euskal Herriko kartzeletan daudela, baina preso arruntek baino zailtasun gehiago dituzte legez dagokiena izateko". 

Argazkiak: Malick Ndoye eta Etxerat

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!