Giro polita sortu da Mola Market azokan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 6a, 16:20

Iluntzera arte izango da irekita askotariko artisau lanak eta zuzeneko musika uztartzen dituen Mola Market azoka.

Gaur Mola Market azokaren hirugarren edizioa egiten ari dira Orioko Antilla hondartzako berdegunean, eta askotariko artisau lanak eta zuzeneko musika uztartu ditu hitzorduak. 40 postutik gora bildu dira aurtengo edizioan, eta bertan parte hartzen ari diren sortzaile eta diseinatzaileek erosgai jarri dituzte eurak sortutako arropa eta osagarriak, bitxiak, oinetakoak eta arte-lanak, besteak beste. Zuzeneko musikaz ari dira azoka girotzen goizetik, eta iluntzera arte izango da irekita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!